top of page

GOENKALE

Telesail honek herritarren bizitzan gertatzen zaien egoera desberdinei nola ematen dieten irteera adierazten du.

AUPA ETXEBESTE

Etxebestarrak oporretara ateratzen diren egunean bertan dirurik gabe geratzen dira. Oporrak etxean ezkutatuta igaroko dituzte, herriko bizilagunen aurrean itxurari eusteko. Etxebestarrek etxean duten egonaldia aprobetxatzen dute gezurrak eta miseriak aurpegiratzeko, baina, aldi berean, bizitzako opor onenak pasako dituzte...

GOAZEN

16 urteko gazte talde batek fraide-etxe batean pasako du uda, errendimendu akademikoa hobetzeko. Irati eta Desiré lagun banaezinak dira, Beñat eta Landa bezala. Mutilen eta nesken arteko harremanari buruzko arauak zorrotzak izan arren, ezinbestekoa izango da maitasuna sortzea.

​

Gainera, hainbat denboraldi daude, gure instagramean ikusi dezakezuen bezala!

MARTIN

Saioak Martinen bizipenak kontatzen ditu. Irutxulo izeneko irrati txiki bateko kirol-esataria da eta bere bizimodua du ardatz telesailak.Irratian, tabernan eta etxean gertatzen zaizkion gorabeherak kontatzen dira bertan. Lankideekin duen harremana, familiako kontuak...

BI ETA BAT 2013

Donostian elkarrekin bizi diren hiru pisukideren gora-beherak jasotzen dituen umorezko telesaila. 21 urte elkar ikusi gabe eman ondoren berriro elkartu dira etxebizitza berean.

DBH

Institutu bateko irakasleen gorabeherak kontatzen ditu telesail honek.

AGUR ETXEBESTE

"Osasun arazoak" direla eta, Patrizio Etxebestek alkatetza utzi behar izan du. Hala ere, Udalaren agintaldia ez galtzeko, bere emazte Maria Luisa izendatu du herriko lehen alkate. Baina María Luisak oso serio hartuko du bere lana eta goitik behera aldatuko du Udalaren funtzionamendua, bikote-harremana hankaz gora jarriz.

BI ETA BAT 1991

Donostia, bi neska, Idoia eta Jaione, eta mutil bat, Joselontxo Goierri eskualdeko herri batetik hiriburura etorri berri den mutil xaloa, Amara auzoko apartamentu berean bizitzen jarri dira. Etxe barruko elkarbizitza eta kanpoaldetik etorritako bisitariek hainbat istorio eta gorabehera sortuko dituzte.

AITAREN ETXEAN

1950. urte inguruan, Euskal Herriko kostaldeko Echegui fikziozko herrian, zelaiatarrak eta egañatarrak bizi dira. Kontrako aldeetan ibili ziren 1936ko gerran. Egaña jauna alkate frankista da orain, hotel baten jabea. Irene izeneko alaba dauka. Irene Zelaia galtzailearen semearekin, Martin gaztearekin, maiteminduko da.

ANIMA ZAITEZ!

Eskerrik asko izena emateagatik!  Gogoratu, lehenengo hilabetea dohainik!!

bottom of page